Compartir

{{title}}
{{buttonText}}
alt

Repsol Gidak donostiara ekarri du eguzkien astea

Repsol gidak donostiara ekarri du eguzkien astea

02/07/2024 –

Actualizado: 03/05/2022

Donostian ospatzen ari da gaurdanik Repsol Gidaren festa gastronomiko nagusia: Eguzkien Astea. Igandera arte, hainbat jarduera antolatuko dira Donostiako kaleetan, otsailaren 25ean Tabakaleran Estatuko jatetxerik onenen lana aitortzeko egingo den Repsol Gidaren Eguzkiak emateko Galaren atariko gisa.

Ospakizun honetarako, Repsolek Basquetourren lankidetza izan du, 2021era arte Repsol Gidaren Eguzkiak emateko ekitaldia Euskadin egiteko sinatua duen hitzarmenaren harira. Repsol Gidaren Zuzendari Maria Ritterrek, Basquetour Euskal Turismo Agentziaren Zuzendari Nagusi Harkaitz Millanek eta Donostiako Alkateordeko Ernesto Gascok Repsol Gidaren Eguzkien Asteko jardueren programa aurkeztu dute gaur.

Donostiar guztiekin partekatzeko moduko jarduerez betetako aste hau gaur goizean abiatu da Andia kalean, bi metroko altuera duten sardexka, koilara eta aiztoen ustekabeko instalazioarekin, espainiar sukaldaritzaren talentu gastronomiko erraldoia irudikatuz.

Donostiarrek Repsol Gida bost zentzumenez esperimentatzea da helburua: dastamena, Repsol Eguzkia duten jatetxeetan hamar afari zozkatuz sare sozialen bitartez. Gipuzkoako Repsol, Petronor eta Campsaren hornitegietan ere parte hartzeko aukera izango da. Ikusmena: Eguzkia “FotoSol” deritzon fotomatoiarekin iritsiko da Donostiara ostegunean, otsailak 21, eta argazkietan erabiltzen duen filtro bereziari esker, klik batez beltzarantzeko aukera eskainiko die bertaratzen diren guztiei. Bi instalatuko dira otsailaren 24ra arte: bata Boulevardean eta bestea Andia kalean.

Horiek guztiak “Eguzkiaren ibilbidean” bilduta, Eguzkiak banatzeko Galaren aurretik ahobizarra kentzeko. Repsol Gidaren Eguzkien Asteari amaiera bikaina emateko, igandean, otsailak 24, pintxoen ibilbidea egingo da Eguzkiak irabazi dituzten sukaldari ezagunak protagonista dituzten tabernetan zehar. Horrela, Torres anaiek, Paco Moralesek, Maca de Castrok eta Alberto Ferruzek pintxoak jendaurrean prestatuko dituzte 13:00etatik aurrera, taberna hauetan: Ganbara (Maca de Castro), Zazpi (Torres anaiak), Bodega Donostiarra (Paco Morales) eta Txepetxa (Alberto Ferruz). Repsolen Eguzkien Asterako propio prestatuko pintxo hauek bi euroko prezioan dastatu ahal izango dira.

Astelehenean, Tabakaleran, Repsol Gidaren Eguzkiak banatzeko Gala egingo da. Ekitaldiak Eguzki berriak dituzten sukaldariak eta gastronomiaren munduko pertsona ezagunak bilduko ditu, 40 urte bete dituen Repsol Gidaren norabide berriaren alde topa egiteko jai-giroan murgilduta.

Gidaren urteurrena Donostian ospatuko da, euskal sukaldaritza berria sortu zen hirian alegia, izan ere berrikuntza eta jatorriekiko errespetua hazkunderako ardatz dituen gida hau, tokiko bokazioaz betetakoa, euskal sukaldaritzaren garai beretsuan sortu zen.

Eguzkien Asteko jarduera guztiak www.guiarepsol.com webgunean kontsultatu eta gure App-a deskargatu Eguzkiz beteriko plan horiek guztiak eskuratzeko.